XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chinoko batzuk ere partaide ziren.

Gaur egun ere segitzen du hango klubak eta La Puenteko Chalet Basque jatetxe euskaldunak zabalik ditu oraindik ateak.

Baina hango euskal komunitateak behera egin duen gisan, Chinok euskal komunitate indartsu eta ongi finkatua bildu du bere baitara.

Gazte denboran lana baino egin ez zutenek, badute orain Chinon non bildu beren familia eta lagunekin.

Ni hona etorritakoan Chinon ez oraindik, baina bazen euskal klub bat La Puenten eta anitz jende bazegoen hartan barne.

Geroago, 1968an, Chinoko kluba sortu zen.

Jende frango elkartzen ginen han, nik harrapatzen dut ez orain bezainbat: Well, badakizu, gazteago izanik denak lanean gogor baino gogorrago ari ziren eta, bistan da, familia hazten ari zarenean ez da beti aise astia aurkitzea.

Askotan pikiniketan eta holakoetan baino ez zen elkartzen jendea, baita ere, jakina, zenbait aldiz Centro Basco errestaurante Chinokoan.

Nire aburuz orain gero eta gehiago klubean dira euskaldunak, musean ari dira eta hilabetean behin egiten dugu klubeko bazkaria.

Han aritzen dira zenbaitzuk dantzan eta musean.

Ekintza frango egiten dugu orain, gazteek eta ez hain gazteek.

Nire adineko askok izugarri maite dute urtero egiten dugun mus txapelketa.

Anitz euskaldunek maite du elkarrekin aritzea, beti elkarrekin dira.

CENTRO BASCO JATETXEA BILGUNE

Centro Basco jatetxea aipatu du Maite Petrissans-ek.

Berrogeita hamar urte bete zituen 1992an Centro Bascok.

Urte askotan Argentinan bizi izandako Jean-Baptiste Robidart-ek hasi zuen, eta azken hogeita lau urteotan Peio eta Monique Berterretche Izpurakoek atxikitzen dute, beren seme-alaba Jeanne, Bernardette eta Joseph-ekin.

Familia osoa euskalduna da (...)